Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/10

Ermuko Udala, eratu berri den Basque Precision Technology District elkarteko kide laguntzaile

Debabarreneko 30 enpresa eta erakunde baino gehiagok eman diote babesa asteazken honetan, maiatzak 8, Basque Precision Technology District (BPTD) enpresa elkartearen sorrerari. Debabarrena eta inguruko eskualdeak barne hartzen dituen BPTD Barrutia deitua berriro industrializatzea bultzatzeko helburuarekin jaio da taldea.

Elkarte berriak 27 enpresa fundatzaile ditu -Debegesa, CodeSyntax, Delteco, Microdeco edo DanobatGroup, besteak beste- eta bazkide diren erakunde ezberdinen babesa jaso du, tartean, Ermuko Udalarena.

Elkartea abian jartzea izango da lehenengo pausoa, eta horretaz arduratuko den Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute: Eduardo Zubiaurre (Jaz Zubiaurre) presidente gisa, Carlos Abad (Urkotronik) idazkari eta diruzain lanetan eta Xabier Alzaga (Danobat Group), Manu Egaña (Grupo Kirol), Borja Emparan (Engranajes Ureta), Miguel Angel Arenas (Manufacturas Resort) eta Juan Angel Balbas (Debegesa) bokal gisa. Debegesa bokal iraunkorra izango da Zuzendaritza Batzordean, eta idazkaritza exekutiboaz eta kudeaketaz arduratuko da.

Armeria Eskolan izandako ekitaldian, BPTD barrutia “doitasun-mekatronikan nazioarteko erreferente” gisa kokatzeko ikuspuntua azpimarratu behar dela adierazi du Eduardo Zubiaurre presidenteak. Ikuspuntu horrek ezinbesteko lau oinarri ditu: enpresen arteko lankidetza, berrikuntza, talentua eta enpresen inkubazioa.

BPTD elkartearen sorrera industria ekosistema osatzen duten agente guztien lankidetza eta lerrokatzea helburu dituen estrategiaren parte da. Barruti bereko enpresa, erakunde eta instituzioekin lan testuinguru berria eratu nahi da, berritzailea eta jasangarria, ekonomia industrialaren hazkundearen zerbitzura egongo dena.

Debabarrena, industria barrutia

Basque Precision Technology District Debabarreneko eskualdeko eragile publikoen eta pribatuen apustua da, nazioartean ezaguna den ekintzailetza-tradizio batean eta ekosistema sozioekonomiko paregabe batean oinarritutakoa. Ekosistemaren parte dira:

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo