Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/07

'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu eta iragarri ditu maiatzerako

‘Berbalagun’ ekimenak bi jarduera antolatu eta iragarri ditu maiatza honetarako. Bi jarduerak maiatzeko hirugarren astean gauzatuko dira; lehena 17ko ostiralean eta bigarrena, asteburu horretako igandean -19an-. Lehena, merienda edo otordutxo bat partekatzea izango da, zeina Malengo elkartean egingo den. Kartelak dioenez, “solasaldiak, jana eta edariarekin, arinagoak eta naturalagoak izaten omen direlako”. Esan bezala, 19ko ostiralean egingo, arratseko 7etatik zortzi eta erdietara bitartean. Izen-emateak partaideko 4-5 euro izango direla aurreikusita dago.

Igandean aldiz, txango irteera bat da, zeinean media eta kultura uztartuko diren. Ibilbidea Elgetatik Eguarbitza mendira igotzea eta buelta Elgetara, herrian memoria historikoaren interpretazio zentroa bisitatuko dutelarik. Maiatzak 19ko igandean izango da eta irteera ordua goizeko 9:30ak dira. Buelta, bazkalordurako (14:30etarako, gutxi gorabehera). Elgetara kotxez joango dira partaideak, oinezko ibilbideari bertatik hasiera emateko. Parte hartzea libre da, 7 urtetik gorakoek ere, joan ahal direlarik, ibilbide suabea eta aproposa delako.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo