Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/02

Errezitaldia eta olerkariekin solasaldia egingo, poesia tailerraren azken saioan

Poesia tailerrean parte hartu dutenek azken lan saioa egingo dute aste honetan. Olerki errezitaldi hori irekia izanen da eta zabalik dago herritar ororentzat. Azken saio horretan Blanca Sarasua eta Julian Borao olerkariek parte hartuko dute, tailerreko azken 6 saioetan sortzaile horien lanak aztergai izan baitituzte.

Errezitaldia maiatzaren 4ko larunbatean egingo da, Lobiano Kultur guneko dantza aretoan, goizeko 11etatik 12.30etara bitartean.

Jardueraren dinamizatzaile dugun Maite Lorenzok aditzera eman digunez; “tailerreko bost larunbatetan landu ditugun testuak errezitatuko ditugu, aireratuz eta bizia emanez hizki horiei. Horrez gain, gurekin bat egin nahi dutenekin poesia eta bertsoak partekatzeko pozarren izango gara”. Anima zaitezte!


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo