Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/30

Liburutegiak ostegunetik ordutegia luzatuko du ikasturteko azken azterketak direla-eta

Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren ostegunetik, maiatzak 2tik ekainaren 13ra arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.

Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, larunbat eta igandetan, irekitzeko ordutegia goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik.

Maiatzaren 1eko jai egunean liburutegia itxita izango da.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo