Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/25

Hauteskunde Orokorrak direla-eta, Kontu-kontari jarduera astebete atzeratuko da

Udal liburutegiak apirilaren 27ko larunbaterako iragarrita “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontaldia astebete atzeratuko da ezinbestean, Lobiano Kultur Gunea Hauteskunde Orokorretan kolegio izanik aste honetan erabiltzerik ez dagoelako.

Hori horrela, ekitaldia maiataren 4ko larunbatera atzeratuko da. Ipuin saioaren izenburua “Zorion festa” da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago saioa, zeina euskara hutsean egingo den. Ipuin kontalaria Lur Usabiaga izango da.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean mantenduko da, hori bai 8 egun beranduago. Saioa arratseko 17:30ean hasiko dela eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Jardueraren egokitasuna bermatzeko plaza mugatuak egongo dira. Halaber, etenik ez eragiteko ordurako eskatzen dugu, saioa hasi ondoren ez baita sartzerik izango.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo