Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/15

Hamalau puntu erabakiko Udalbatzak hileko Osoko Bilkuran

Ermuko Udaleko zinegotziak bihar bilduko dira, apirilak 16, hileko Osoko Bilkura saiorako. Bilerak ohiko izaera izango du, eta arratsaldeko 19:30etarako deitua dago lehen deialdian eta 20:00etarako bigarrenean, udaletxeko Bilkura Aretoan.

Deialdiak 14 puntu hartzen ditu barne gai-zerrendan, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin hasiko da eta aurreko azken bi bileretako–2019ko martxoaren 12koa eta apirilaren 2koa- akten bozketarekin jarraituko.

Ondorengo lau puntuek alor ekonomikoak izango dira -4tik 7ra bitartekoak-. Lehen bietan, Dekretu biren berri emango da; 2018ko kitapena onartzen duena eta aurtengo aurrekontuari kreditu-geldikinak gehitzen dizkiena. Hurrengoa, ekonomiako hainbat desadostasunak erabakitzen dituen inguruko txostena eta, laugarren, Plan ekonomiko finantzario baliogabetzearen inguruko erabakia.

Zortzigarrenean, udal euskaltegiak 2019-2020 ikasturtean izango duen matrikula prezioa berretsiko. Segidan, bederatzigarren, Santa Ana auzoa berritzeko Plan berezia mintzagai izango. Hamargarrenean, diru-laguntzen plan estrategikoaz erabakiko. Eta horren harira, hamabian eta hamahiruan doazen puntuan zerikusia zuzena edukiko, Ingurumen eta Kooperazio arloetako oinarriak aldatzearen inguruan ere erabakiko baitute zinegotziek.

Aurretik, hamaikagarrenean, Innpulso Sarea elkartearen estatutuak aldatzearen inguruan bozka emango dute Udalbatza-kideek. Azken puntuan, galdera-eskariak jasoko dira, baldin badaude Osoko Bilkurari amaiera emanez jarraian.

Gogorarazten dugu saioa 19:30etatik aurrera zuzenean eskainiko dugula Udalaren webgunean eta YouTubeko gure kanal ofizialean.

Dokumentazio guztia, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo