Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/12

Radio Eibar Lobianon izan da gorrotoaren eta bazterketaren aurka hitz egiteko

Ser Irratiko Hoy por Hoy Eibar programa ohiko instalazioetatik atera eta Lobiano Kultur Guneko auditorioan izan da ostegun honetan, apirilak 11, Gorrotoaren eta bazterketaren aurka izeneko programa berezia burutzeko. Ermuko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Astea dela eta, kazetariek eta hedabideek estereotipoen aurkako borrokan egin dezaketen lanari buruz mintzatu da irratsaioa, baita kultur-aniztasuna bultzatzeko eta “desberdinak” diren, beste azal kolore eta sineskerak dituzten pertsonenganako beldurrari aurre egiteko ere.

Ordu eta erdiko emisioa izan da, Juanma Cano kazetariak gidatuta, eta zuzeneko elkarrizketak izan dira ardatz. CEAR – Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearen Gasteizko arduraduna, Rosabel Argote, izan da lehenengo hizlaria, eta elkarbizitzaren, gizarte justiziaren eta giza-eskubideen inguruko mezuak zabaltzerakoan hedabideek duten berebiziko garrantziari buruz mintzatu da.

Jose Luis Araujo Immigrazio eta Garapenerako Kooperazio zinegotziak gizarte-integrazioaren alorrean Ermuko Udalak egiten duen lanaren inguruko xehetasunak eskaini ditu. Ondoren, Pablo Gonzalez de Garibay ACCEM GKEko teknikariak gorrotoaren diskurtsoa eta sare sozialen bitartez hedatzen diren mezuak izan ditu ardatz.

Saioa amaitzeko, Efren Flores eibartarraren testigantza entzuteko aukera izan da, Zaporeak elkarteko boluntarioa baita Lesbosen; eta Maite Gorrotxategi ermuarrak, larunbat honetako paella solidarioko eta elikagai bilketako antolakuntzako kideak, asteburuan zehar garatuko diren ekimenen berri eman du.

Irratsaio osoa lerro hauen ostean entzun daiteke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo