Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/12

Kalean da Nahita aldizkariaren apirileko zenbakia

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du, 2019. urteko bigarrena, apirilari dagokiona. Tokiko agerkari ezagunaren hogeita hamazazpigarren zenbakiak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko kontu interesgarriak eta azkeneko nobedadeak dakartza.

Papereko aldizkariaren 2.500 ale kaleratu dira, eta eskuragarri daude udal instalazioetan (Emakumeen Topalekua, liburutegia, Lobiano, Abiapuntu…), osasun zentroan, dendetan eta tabernetan. Edizio digitala ere eskuratu daiteke Emakumeen Topalekuko mikrositean. Gainera, datozen egunetan bertsio interaktiboa ere eskuragarri egongo da, aldizkarian bertan lotura interesgarriak eta bideoak kontsultatu ahal izateko.

Argitalpen berri honetako erreportaje nagusiak elikadura-burujabetza eta agroekofeminismoa ditu mintzagai, Elikadura gure bizitzen erdigunean izenburupean. Bestalde, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaroen, erakusketen eta jardueren agenda, inkestak, denborapasak eta Ezagutzen al duzu? atala topa ditzakegu bertan. Azken horretan, SETEM HH GKEaren Factoria de Valores eta Etxaldeko Emakumeak elkartea ezagutzeko aukera izango dugu.

2007. urtean sortu zen Nahita aldizkaria, eta harrezkero urtean 3 zenbaki argitaratzen dira: urtarrilean, apirilean eta irailean. Gainera, 2017. urtean, bere 10. urteurrenarekin bat eginda, aldizkariaren alderdi ezberdinen inguruko inkesta egin zen irakurleen artean, eta jasotako datuen arabera, inkestatutakoen ia %100ak papereko edizioa irakurtzen du; hori horrela, ez daude ados aldizkaria formatu digitalean soilik argitaratzearekin. Hori dela eta, Nahitari buelta bat eman eta itxura berria eman zaio, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo