Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/11

Klika…iristear dago 21. Korrika!

Korrika 21. lasterketa herrikoia Ermura iritsiko da etsi –apirilak 13ko larunbatean- arratsaldeko hirurak eta hogei minutu inguruan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Aurretik, biharko ostiralean ikastetxeek ‘Korrika txikia’ gauzatuko dute, giroan sartzen joateko, arratseko 3etatik aurrera Sallabente ikastetxetik abiatuz. Ekitaldi eta egun horiez guztiok gozatzeko, herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da gure udalaren babesarekin. Jarduerak bihar nahiz etziko arratsaldeetan gauzatuko dira.

Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute biharko. 15:00etan hasiko dute lasterketa Sallabente ikastetxean eta ordu bete beranduago –gutxi gorabehera- plazan elkartuko dira. Ibilbidea ondokoa izanen da; Sallabenten hasi, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz VI. Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera egingo du lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartuko da berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko. Jarraian, eta indarrak errekuperatzeko txokolate jana izango dute gazteek eta, DJ-festa Jon Saez ermuararekin. Bost eta erdietatik aurrera ‘Aintxitxiketan’ elkarteko kideek tailerrak dinamizatuko dituzte.

Ermuarrok lekukoa jasoko dugu Eibarko mugan

Arratseko hirurak eta hogei minutuaren bueltan Eibartik 21. Korrika karabana eta tropela helduko zaizkigu. Guztiok ekimenarekin bat egin ahal izango dugu Garesetik Gasteizera euskarari babesa eta bultzada emateko lasterketa honetan. Eguraldiaren aurreikuspena aldekoa da, iragarpenak dioenez udaberriko eguna izango dugu, goizean fresko eta eguna aurrera joan ahal epeldu egingo duena. Ez du euririk botako eta ateri izango da. Egunean zehar hots-beroa 5 gradutik 20ra bitartekoa izango da.

Korrika 21 Eibartik sartuko da 15:20an, herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Mallabirantz jarraituko du, bere ibilbideari segituz aurreikusitakoaren arabera. Gure herrian 8 km-ko ibilbidea beteko da, hain zuzen ere 2.294tik 2.302ra bitartekoak. Korrikaren lekuko eta mezua Gipuzkoa eta Bizkaia bat egiten duten puntuan –Unibertsitate laboralaren parean hartuko eta Microdeco enpresan pasako zaie Mallabiko lagunei. Ermuan egingo den ibilbidea ikusteko eta taldeetako ordezkari-eramaleak nortzuek izango diren ezagutzeko, ikus herriko batzorde antolatzaileak prestaturiko laburpena.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo