Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/10

‘Berbetan’ jardunaldiak Go!Azen, zatoz! solasaldi musikatuarekin amaituko

Gizartean nahiz hizkuntz komunitatean ditugun erabilera nahiz ohiturak sakondu eta horien gaineko gogoetak egitea xede duten ‘Berbetan’ jardunaldiek bere ibilbidea agortuko dute gaurkoan. Itxiera gazteentzat espresuki pentsatua dagoen ekitaldi baten bidez emango zaie edizioko jardunaldiei.

Ekitaldiari jarri zaion titulua Go!azen, Zatoz! da eta telebista saio horretako kide diren Ylenia Baglietto, Iker Villa eta Maria Redondorekin solasaldi musikatuan datza. 18:30etan hasiko da saioa Lobiano Kulturgunean.

Saio fresko eta dibertigarria izanen da. Euskara hizkuntza bizia dela eta gure bizitzan edozertarako erabili dezakegula frogatzeko aukera paregabea. Eskolan nahiz erregistro formalean eta, baita, aisialdi, kultura eta lagun artean ere. Ez ezazu aukera galdu!

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo