Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/10

ACICAEren Job Talent azokan parte hartuko du Ermuko Udalak

ACICAE Euskadiko Automozio Klusterrak Automotive Job & Talent Day ekimenaren bigarren edizioa antolatu du ostiral honetarako, apirilak 12. Azoka honen helburua sektorerako talentua erakartzea eta lan bila dabiltzan pertsonak merkatura sartu daitezen erraztea da, batez ere gazteak ardatz hartuta.

Jardunaldia 10:00etatik 14:00etara garatuko da Amorebietako AIC-Automotive Intelligence Centerren. Ermuko Udalak parte hartuko du azokan, AIC Fundazioko kide sortzaile den aldetik, eta automozio sektoreko beste 100 enpresa inguru izango ditu ondoan, hala nola, Tenneco Automotive, TVA, Microdeco edo Idesa.

Automotive Job & Talent Day ekitaldiak Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorreko zerbitzuak ezagutzeko aukera eskainiko du, batez ere Orientazio zerbitzua eta lan merkatura sartu ahal izateko Enplegatze Agentzia. Erakundeak badu enpresen haztegia ere, Izarra Centre eraikinean kokatua, baita enpresa ekimen berrientzat bulegoak eta lokalak, co-working espazioak eta formaziorako guneak ere.

Lan bila ari diren pertsonei eta orientazio profesionala edo automozio alorreko formazio espezializatua behar duten gazteei zuzenduta dago bereziki azoka hori. Goiz osoan zehar hitzaldiak eta tailerrak eskainiko dira, eta parte hartuko duten enpresen standak ere ikusgai izango dira.

Lehenengo edizioak harrera oso ona izan zuen, eta 22 enpresak erakusketa jarri eta 400 bisitari igaro ziren bertatik.

Azokara sarrera doakoa da, baina izena ematea komeni da lotura honen bitartez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo