Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/04/02

Ingelesezko ipuin kontalariaren saio asteburuan

Liburutegiak asteburu honetarako “Story Time” ingeleseko ipuin kontaldi saio berria antolatu du. Ipuin saioaren izenburua "Tiny Garden" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Alexia Papantchev izango da.

Jarduera hau Liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea eta umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Hala ere, eta saioan ixiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko plaza mugatuak egongo dira. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen dugu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo