Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/03/15

Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko ikastaroa antolatu du Udalak

Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak espezializazio ikastaroa eskainiko du langabetu gazteen enplegagarritasuna sustatzeko programaren baitan. Mendeko pertsonei erakunde sozialetan arreta soziosanitarioa emateko espezialitatea izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako ikastaroa da, eta 30 urte arteko gazte langabeei zuzenduta dago, Lehen Hezkuntza amaitu gabe edo DBH, batxilergo edo Lanbide Heziketako ziurtagiria badute.

Prestakuntza apirilaren 1ean hasi eta uztailaren 24an amatuko da. Alde teorikoa Izarra Zentroak eskainiko da, eta praktikoa, aldiz, egoitzetan.

Ikastaroa 450 ordukoa izango da. Parte hartu ahal izateko, Bizkaiko udalerri batean edo Eibarren erroldatuta eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko da.

Prestakuntza doakoa da, eta izen-ematea Torreta Etxean burutu daiteke, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Epea martxoaren 27an amaituko da, eta interesdunek aipatutako betekizunak egiaztatu beharko dira.

Informazio gehiagorako, deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira edo idatzi mezua dl@udalermua.net helbide elektronikora.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo