Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/03/14

Soul eta rock doinuak Lobianon, The Sir Aligator’s Companyren eskutik

Tronboiek krokodilo itxura dute, eta aldi berean, bluesa abesten zuten lehenengo zuriei alligators deitzen zitzaien. Musker jaunaren elkartea, The Sir Aligator’s Company, rock, pop eta soul klasikoetara hurbiltzen den taldea da. Tronboiek eta tubek euren izaera tradizionala erabat aldatzen dute talde honetan, eta Michael Jackson, Tom Jones, Nino Bravo, Freddie Mercury eta Elton John bezalako artisten musika moldatzen dute oraingoan.

1995an sortutako talde madrildar berezi honek bide berriak arakatzen ditu tronboiekin, tubekin eta bateriarekin, ikus-entzule guztiengana iristeko. Estilo guztietako artisten bertsioei esker, instrumentu horiek euren rol tradizionala albo batera utzi eta eszenatokiko izar bilakatzen dira. Horrela, euren soinu desberdin eta dibertigarriarekin, Espainia osoko ikus-entzuleak dantzan jarri dituzte, baita Frantzian, Italian, Alemanian eta Txinan ere.

1998. urtean grabatu zuten euren lehenengo diskoa, En Directo. Bigarrena, Algo hay, 2001. urtean kaleratu zuten, eta Es mejor dejarlo como está (2011) izan da euren azken lana. Horiekin eta beste doinu batzuekin etorriko dira larunbat honetan, martxoak 16, Lobiano Kultur Gunera, 20:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo