Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/03/13

Rocio Marquezek arte flamenkoa ekarriko du Ermua Antzokira

Rocio Marquez Huelvako flamenko-kantaria Ermua Antzokian izango dugu ostiral honetan Firmamento bere azken lana aurkezteko kontzertuan.

Marquez 1985an jaio zen Huelvan, eta txiki-txikitatik kantuzalea izan da. Bederatzi urterekin flamenko eskoletara joaten eta eszenatokietara igotzen hasi zen, eta pianoa jotzen eta kantatzen ikasi ahala, fandangoak abestuz lehiaketak irabazten zituen.

2007an bere ibilbide profesionala hazten hasi zen, eta flamenko lehiaketa garrantzitsuak irabazi zituen. 2008an Cante de las Minas lehiaketa ezaguna irabazi zuen, kategoria orokorrean (Lampara Minera) eta beste lau modalitatetan gailendu ostean. Ordura arte Miguel Poveda abeslari eta konpositore entzutetsuak bakarrik lortu zuen guztia irabaztea.

Hiru disko kaleratu ditu jada Marquezek, eta etengabe gauza berrian bilatzen diharduen eta ikus-entzuleekin konektatzeko gaitasun paregabea duen artista da. Flamenko-kantaria izateaz gain, arte eta flamenko eskoletan irakasle izan da, eta flamenkoan erabiltzen den ahots teknikaren inguruko doktore tesia egin du.

Ermua Antzokiak ostiral honetan, martxoak 15, 22:15etik aurrera eskainiko du Rocio Marquezen artea. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko lehiatilan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo