Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/13

'Ermua, hiri adeitsua adinekoekin' proiektua sendotzen saiatuko da aurtengo 2019an

'Ermua, hiri adeitsua adinekoekin' izeneko proiektu estrategikoa finkatzen eta sendotzen saiatuko da aurtengo 2019an. 2016ko bukaeran hasi zen, iazko 2018an mugarri bat betez talde eragilea sortuz, zeina 13 lagunek eratzen dute. Konpromisoa eta borondatea duen taldea da, adineko pertsonekin adeitsuago izaten eta taldea aintzat hartzeko proposamenak eta aukerak bilatzen egingo duen bide osoan jarraituko izango duena. 2018an hainbat aurrera pauso eman zituen eta egindakoak urteko memorian zehazten dira.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadi Lagunkoi deritzanaren laguntza du, eta baita Osasunaren Mundu Erakundearen (OMEren) eta IMSERSOren babesa.

2019. honetan ekimena trinkotu eta aurrera egiten jarraitu nahi du, bere buruari helburu garrantzitsu bi jarri dizkiolarik:

- Ekintza Plana diseinatzea: horretarako lan-taldeak eratuko dituztelarik, 60 urtetik gorako pertsonei edo horien zaintzaile direnei zuzendutakoak. Talde eragileak bultzatutako lan-saioak egingo dituzte taldean. Beren egiteko nagusia diagnostikoan aurreikusitako zehar edo zailtasunei erantzun edo konponbide bat bilatzea izanik.

Lan-saio horiek astelehenetan egingo dituzte Izarra Centre eraikineko 4. solairuan eta 7etatik iluntzeko 8etara bitartean. Aurreikusi eta proposatutako egunak ondorengoak dira:

Bilera horietan parte hartuko dute diagnostikoan kide izan eta ekintza planean mantentzeko interesa zutela adierazi zuten kideek. Eta horiekin bat, parte hartzeko prest egon eta interesa izan dezaketen gainerakoek. Hala dela jakinarazteko, aldez aurretik, interesdunek 943 17 91 61 – 943 17 91 62 telefono zenbakieta deitu beharko dute.

- Ekintza planaren inguruko iritzi hainbat jasotzea eta agiria ontzat ematea: Herritarron iritzi eta proposamenak Ekintza Planean jaso ondoren, agiriaren inguruko iritzi eta adostasuna eskatuko diete udal saila ezberdinei, benetan gauzatu ahal izango diren ekintzatan zehazteko.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo