Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/11

Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko hitzaldi informatiboa

Ostegunean –otsailak 14an- egingo Lobianon, herritar ororentzat

Udaleko gizarte zerbitzuak bigarren urtez jarraian Gizarte-larrialdietarako Laguntzen inguruko hitzaldia antolatu dute (AES akronimoaz aski ezagunagoak direnak). Ekitaldi irekia da herritar ororentzat aproposa, non helburuak, kopuru ekonomikoak eta prestazioak jasotzeko baldintzen ingurukoak azalduko dituzten.

GLLak Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoak dira, etxebizitzarekin zerikusia duten gastuak estaltzeko xedea dutenak: alokairua edo hipoteka ordaintzea, argindarra edo gasa bezalako energia gastuak, elikatzea bezalako behar primarioak, eta hain komunak ez diren beste kontzeptuetako gastuak.

Gure Erkidegoan babes sozialeko tresna honek dituen xehetasun eta funtzioa ulertzeko; nahiz kontzeotuak argitu edo zalantzak galdetzeko etor zaitez Lobiano Kulturgunera ostegunean –hilak 14an- arratsaldeko 5etarako. Anima zaitez eta etorri! Ez diezazutela ziria sartu!

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo