Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/08

Serious Games Camp jardunaldiaren bigarren edizio arrakastatsua

Ia 300 pertsonak bat egin dute gaur ostirala Serious Games Camp jardunaldiaren bigarren edizioarekin, Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan. Serious gamesei eta errealitate areagotu eta birtualeko teknologiei zuzendutako Estatuko lehenengo ekimenak dozenaka ikasle, sektore ezberdinetako profesional eta enpresa erakarri ditu.

Topaketa honen helburu nagusia serious gamesek -dibertsio soila ez den beste helburu nagusi bat betetzeko sortutako jokoak- eta errealitate birtual eta areagotuko teknologiek hezkuntza, osasun eta formakuntza alorrak nola eraldatzen dituzten ezagutaraztea da. Horiei esker, modu berritzaile eta eraginkorrean aurre egiten zaie egungo gizarteko erronkei. Bestalde, eragin sozial positiboa izan dezaketen proiektu teknologiko berrien sorkuntza bultzatu nahi da.

Horrela, 09:00etatik 18:00etara stand desberdinak ikusteko aukera dugu, eta horietan, enpresa eta zentroek serious gamesen eta teknologien alorreko azkeneko berrikuntzak probatzeko parada emango dute. Gainera, egun osoan zehar, bideojokoen eta errealitate birtual eta areagotuen alorreko erreferente nagusiak diren pertsonek euren ezagutzak, esperientziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte bertaratzen diren lagunekin. Horrela, serious gamesen, teknologien, hezkuntzaren, formazioaren eta osasunaren inguruan hausnartu ahalko dugu.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako Sailak, Ermuko Udalak, Izarra Fundazioak, Apoyo Dravetek, Fundación Corresponsablesek, Humantiksek eta Educación 3.0k babestutako ekimena da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo