Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/08

Lomi Powerreko aparkatzeko gunea hustu beharko da

Eptisa eta Tximistarri enpresak Lomi Power eraikina eta inguruak garbitzen, kutsadura kentzen eta makineriarekin katak egiten hasiko dira astearte honetan, otsailak 12. Hori dela eta, ibilgailu guztiak atera eta ingurua hustu beharko da astearte goizeko lehenengo ordurako.

Lanak asteartean hasi eta hilaren 20an, asteazkena, amaituko dira, enpresen aurreikuspenaren arabera. Obra hauek burutzeko, bi guneak hustu beharko dira: batetik, eraikineko lehenengo solairua, aparkaleku gisa erabiltzen dena eta orain arte garabiak erretiratutako ibilgailuen depositua izan dena; eta bestetik, estali gabeko kanpoko gunea, eraikinaren ekialdera dagoena, aparkatzeko erabiltzen dena.

Enpresek azaldu dutenez, kanpoko aparkalekua ziurrenik otsailaren 14rako, osteguna, libratuko dute, baina edozelan ere, unean uneko egoeraren berri emango dute.

Kutsadura kentzeko lanak amaitzen direnean, Eusko Jaurlaritzak oniritzia ematen badu, berehala hasiko dira eraikina eraisten.

Altuna eta Uria eraikuntzak gune horretan 57 etxebizitza altxatzea aurreikusita du, lurraren jabe den Promosa udal sozietate publikoarekin lurra erosteko eta promozioa egiteko adostu ondoren.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo