Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/07

Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatuko du Ermuak astelehenean

Nazio Batuen Asanblada Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Egun izendatu zuen, emakumeek eta neskatoek zientzian partaidetza osoa eta berdintasunezkoa izateko eta genero berdintasuna eta ahalduntzea bultzatzeko asmoarekin.

Gaur egun, zientzian parte hartzea zailtzen dieten era guztietako oztopoak topatzen dituzte emakumeek eta neskek. Debegesak eta Elhuyar Fundazioak duela gutxi egindako ikerketa baten agerian utzi ditu desberdintasun horiek, eta Debabarrenan bizi dugun testuinguru ekonomikoan eta industrialean, beharrezkoa da neskak lan zientifiko eta teknikoetara gerturatzea, gure enpresek eskatzen dituzten lanpostuak betetzeko.

Hori guztia kontuan izanik, Ermuko Udalak ekintza dibertigarriak antolatu ditu astelehenerako, otsailak 11, Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzeko. Toki Garapen Alorra, Ermua Hiri Hezitzailea proiektua eta Emakumeen Topalekua Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean aritu dira Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Merkatu Plazan izango dira ekintzak, astelehen arratsaldean 17:00etatik 18:30era. Lau emakume ikertzailek dinamizatuko dituzte jarduerak eta esperimentuak, eta neskato-mutikoek ponpa eferbeszenteekin jolastu, Slimeak sortu, huts makinen magia ikusi eta kolore eta gozokiekin jolastu ahalko dute bertan.

Bestalde, toki berean, Emakume asmatzaileak erakusketa izango da ikusgai, Basauriko Marienea emakumeen etxeak utzita. Zortzi emakume asmatzaileri buruz hitz egiten duten panelek osatzen dute erakusketa; horien asmakizunek gizartearen ongizatea bultzatu dute, baina gutxik dakite sortzaileak emakumeak izan zirela. Bertan ikusi ahalko ditugu Hedy Lamarr, komunikazio sistema “sekretu” baten sortzailea; Ada Lovelace, informatikako lehenengo programatzailea; edo Angela Ruiz Robles, entziklopedia mekanikoaren sortzailea eta liburu elektronikoen sorrera bultzatu zuen emakumea.

Ekintza hauetan parte hartzeko ez da izena eman behar. Helburu nagusia herriko neskak zientziara gerturatzea da, eta emakumeek zientziaren historian egindako ekarpen garrantzitsuak ezagutara ematea. Mota honetako jarduerekin emakume zientzialarien lanari ikusgarritasuna ematen zaio, eta STEAM bokazioak bultzatzen dira (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak), egungo enpresek eskatzen dituzten lanpostuetan generoen arteko ezberdintasuna murrizteko. Horrekin herri berritzaile, sortzaile eta parte-hartzailea lortu nahi da, gizon nahiz emakumeek kalitatezko formakuntza eta lanpostuak lortzeko aukera berdinak izango dituztena.

Lerro hauen ostean ikus daitezke ekintzen kartelak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo