Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/02/01

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea zabalduko da astelehenean

Otsailaren 14an informazio hitzaldia eskainiko da Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udalak astelehenean, otsailak 4, zabalduko du 2019rako Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea. Deialdia hiritar guztientzat irekiko da, pobrezia mota ezberdinei aurre egiteko helburua baitute laguntzek, besteak beste, adineko pertsonen energia-pobretasunari eta haurren pobreziari. Behar duten pertsona guztiei zuzendutako laguntzak dira, eta modu egokian araututa daude.

Prestazio horiek oso eraginkorrak dira pobrezia mota ezberdinei aurre egiteko; laguntza horiei esker, hiritarren beharrizan ekonomikoak ez dira hain ohikoak eta larriak izaten. GLLen helburua beharra dutenei laguntzea da etxebizitzako gastuak, energia-hornidurak, elektratresnak eta Osakidetza euskal osasun sistemak gain hartzen ez dituen hainbat ordainduz.

GLLen inguruko informazioa eskaintzeko, oharrak jarriko dira herriko etxebizitza-portal guztietan. Gainera, datorren otsailaren 14an, osteguna, informazio hitzaldia eskainiko da Lobiano Kultur Gunean, laguntza ekonomiko horien helburuak, bete beharreko baldintzak eta bestelako xehetasunak azaltzeko. Hiritar guztiei luzatzen zaie 17:00etan hasiko den saiora azaltzeko gonbita.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo