Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/01/11

‘Amazigh urte Berria’ri harrera egingo dio Etorkinzuna Elkarteak

Ermuko Etorkinzuna Elkarteak ‘Amazigh urte Berria’ ospatzeko jarduera antolatu du biharko, urtarrilaren 12ko larunbaterako. Egitarauak Amazigh kulturaren aspektu ezezagun hainbat zabaldu nahi ditu ezagutu daitezen. Gure udalak ekimena finantzatzen du. Ermuan ditugun atzerritarretatik %40 magrebtarrak dira eta horietatik gehienak Iparraldean dagoen Rifeko zonaldean dute beren jatorria.

Jarduera bihar –urtarrilak 12- gauzatuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Ekintzatan parte hartuko dute herriko musika eskolak, Txindurri dantza eta txistu taldeak eta Rif zonaldeko musika lantzen duen Freezri taldeak. Zehetasunak kartelari ateratako azpiko irudian dituzue.

Amazigh egutegia gaurko erreferentzia kultural modernoa da, Afrikako Iparraldean nekazariek erabiltzen zutena oinarri hartuta. Egutegia 1980. urtean erabili zen estreinakoz, Chaoui Ammar Negadi bereber aktibistak egindako proposamena ontzat hartuta.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo