Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/01/11

Aparkalekuetan eta kaleko espazioetan gorabeherak eragingo tren obraren azken txanpak

Ermuan burdin bidearen linea bikoitzeko eta tren geltoki berri eta irisgarria eraikitzeko lanek azken txanpan sartzear daude. Lana guztiak bukatu eta geltoki berria ehuneko ehunean gozatu aurretik deserosotasun bat edo beste jasan beharko dugu ermuarrok. Euskal Trenbide Sareak (ETSk) iragarri duenez urtarrilaren 30eko asteazkenean estazio berria erabiltzen hasiko da eta tren bagoiek bikoiztutako zatitik eta Izpilla mendi barrenetik joaten hasiko dira, tuneletik sartu eta Eitzan ateratzeko. Horren aurretik eta urtarrilaren 25etatik 29ra bitartean Donostia eta Bilbo hiriburuak lotzen dituen burdinbideko zerbitzuak gure herrian eten egingo dira eta garraioa autobusetan egingo da. Erakundeak afekzio eta eragin horien berri zehatza aldez aurretik luze eta zabal emango du zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Burdin bidearen ibilbidea osatu eta geltoki berriko nasa bananduko dituen bideetako bat bukatzeko eta jardunean jartzeko hainbat espazio publiko erreserbatzea eta okupatzea ekarriko du materialak garraiatu, horien zama-lanak egin eta lanak gauzatzeko segurtasunaz, bai langileentzat nahiz herritarrentzat. Enpresek egun batzuetan egunez eta gauez lan egitea aurreikusita dute. Azken lan horiek direla eta, San Antonioko aparkalekua osorik okupatuko da, Izelaietako albo bat, Abeletxeko beste tarte bat eta trafikoa beste leku batetik bideratzea Iparragirretik –batzokiaren albotik- jarriatzeko autoek. Gorabehera guzti horien berriz aldez aurretik luze eta zabal emango dugularik. Adi egon.

Aurreikusi den Lan plangintza eta afekzio ezberdinak bart hizpide izan zituzten ETSko eta enpresetako teknikariek, Udaltzainek eta Bulego Teknikoki kideek eratutako koordinazio mahaian. Okupazio, afekzio eta gorabeherak (ikus pdf formatuko planoa) ondorengo egunetan egingo dira:

Urtarrileko azken ostegunean, 30ean, eguneko lehen tren unitatea –goizaldeko 6etakoa- estazio berritik pasako, burdin bideetako bat estreinatuko du –estaldura barnekoa eta etxeetatik hurbilen dagoena- segidan tuneletik segitzeko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo