Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/01/10

Ingeleseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabalik

Ermuko udal Liburutegiak otsailaren hasieratik maiatzaren bukaerara arte astean behin bilduko diren ingeleseko bi mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu du.

Ekimen, honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Lehenengo taldea ingeleseko maila baxua edo erdiko maila duten pertsonek osatuko dute, A2 mailatik B1.2. mailara, hain zuzen ere. Bigarrena ingeleseko maila altua dutenek osatuko dute, B2 mailatik gorakoek. Jarduera honetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da Ermuko Udal Liburutegiko bazkide izatea edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozein liburutegiko bazkide izatea.

Jarduera hau Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenari esker burutuko da, unibertsitate honetako ikasle bat izango baita taldearen dinamizatzailea.

Maila baxua eta erdiko mailakoen taldea astearteetan bilduko da, 18:30etik 20:00etara, otsailaren 12tik maiatzaren 21era. Eta goi mailakoak ostiraletan bilduko dira, 18:30etik 20:00etara, otsailaren 8tik maiatzaren 24ra, Lobiano Kultur Gunean.

Ekintza hau doakoa da. Inskripzioa otsailaren 6ra arte egin daiteke, Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke eta interesatuok datu hauek eman behar dituzte: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta ingeles maila.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo