Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/01/10

Gipuzkoa Etorbidean komun publiko berria prestatzeko lanak oso aurreratuak daude

Automatikoki garbitzen diren komun publiko berria prestatzeko lanak oso aurreratuak daude, datozen asteetan bukatu eta instalazioa zabaltzea aurreikusten dugularik. Aldez aurretik ekoiztutako kabina jada kokatua dago Gipuzkoa Etorbideko 68. eraikinaren eta autobide zaharreko ordainsari gunearen pareko parkearen sarreran. Kontratuaren esleipendun izan den enpresak erremateak egiten ari da, ura, saneamendua eta elektrizitatea izateko instalazioak egin ondoren. Azpiegitura berri hori auzoko ermuarrak erabakitako lekuan kokatu da, 2018ko urrian egindako herri galdeketaren emaitzari jarraiki.

Herritarren arteko partaidetza prozesua gauzatu zen urriak Sallabente auzoan. Prozesu horren helburua auzoan komun publiko berri non kokatu erabakitzea izanik, eta herritarrei kontsulta egin zitzaien. Kokapenerako aukerak bi ziren: bata, autopistako ordainleku zaharraren ondoko parkean; eta bestea, San Lorenzo Ikastetxe publikoaren alboan. Guztira 192 pertsonak parte hartu zuten kontsultan, eta da herritarrek gustukoen zuten aukera azpiegitura autopistako ordainleku zaharraren ondoko parkean kokatzea izan zen. Aukera horrek botoen %59a lortu zuen (113), eta San Lorenzo ikastetxearen aurrean kokatzeak, aldiz, botoen %41a jaso du (79).

Gure herrian instalatuta ditugun kabinak monoblokeak eta laukiak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izango. Sartzeko kontrola automatikoa dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatzen dute. Komun-ontzia eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzaile bakoitza erabili eta atera ondoren.

Kabina berri honekin kalean izan ditzakegun behar izan fisiologikoak egiteko bost instalazio berdin izango ditugu. Lehenengo hirurak 2015ean jarri ziren eta horien kokapen zehatza ondorengoa da: Karabixa, haur parkearen alboan; San Pelaion, parkearen izkina batean eta San Antonioko auzoan Errotabarri plaza eta haur parkearen alboan. Laugarrena, Ongarain dago, ur jolasak eta eguzkia hartzeko gunean gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko. Bosgarrena eta, momentuz, izango dugun berriena Gizpukoa Etorbidea izanen dugu haur parkeko erabiltzaileentzat eta Ermutik Eibarrera (edo alderantziz) eta Aixola urtegira pasiatzen ibiltzen garen guztiontzat. Horiez gain, tren geltoki berriaren sarreran ere beste bat prestatuko da, baldespina Markesaren parkean eta Berdintasunaren paseo lekuan.

Laburbilduz, datozen asteetan eta hilabeteetan beren kasa garbitzen diren komun berriak izango ditugu herriko kaleetan, Ermuan ditugun unitate-sorta osatzera eta hiri-guneko zonalde handi bat betetzera datozenak.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo