Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/01/09

Gazteentzako irakurketa klubean izena emateko epea zabaldu du liburutegiak

Ermuko Udal liburutegiak 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa klubean parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du.

Irakurketa klubaren helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren partaide guztien artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk ere burutuko dira.

Guztira bost saio izango dira, urtarriletik maiatzera, hileko asteazken batean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara Lobiano Kultur Gunean. Saioak urtarrilaren 16an, otsailaren 3an, martxoaren 13an, apirilaren 10ean eta maiatzaren 15ean izango dira.  Hiru saiotan euskarazko liburuak komentatuko dira, eta gainontzeko bietan, aldiz, gaztelaniazkoak.

Ekimenaren gidaria Onintze Goitiz idazle eta ipuin-kontalari bilbotarra izango da.

Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, urtarrilaren 14a baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefono eta ama edo aitaren helbide elektronikoa emanda.

Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek.

Onartuen zerrenda liburutegiko mikrositean argitaratuko da urtarrilaren 15ean, asteartea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo