Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/12/27

Elkarrekin igarotako 35 urte ospatzeko egutegia

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek badute zer ospatua. Iristear dagoen 2019 urte honetan, profesional talde hori sortu zela 35 urte betetzen dira. Urteurren berezi hori gogoan izan eta ospatzeko, zerbitzuak egutegi bat editatu du, eta herriko etxebizitza guztietara iritsiko da.

Ermuko elkarte bizitza erakusten duten antzinako irudi ezberdinekin osatuta dago egutegia. Argazki horiek guztiak Tokiko Bildumako albumetatik atera dira, eta ikusgai daude Udal liburutegian eta, formatu digitalean, lotura honetan.

Ekimen honen bitartez, Ermuko Gizarte Zerbitzuek datozen urteetarako helburu duten ekintza profesionalaren ardatza aurkeztu nahi dute: herria, komunitate osoa, euren lanaren eszenatoki gisa. Herritar guztiak barne hartuta, euren egoera soziala, ekonomikoa edo duten autonomia kontuan izan gabe. Zerbitzu irekiak, pertsona guztiei laguntza eta erantzuna emateko prest.

Egutegien banaketa atzo asteazkena, abenduak 26, hasi zen, eta aste honetan zehar herriko etxebizitza guztietara iritsiko dela espero da.

Nahi izanez gero, egutegia pdf formatuan ikusi edota deskargatu dezakezu hemen.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo