Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/12/18

4 Ordenantzen berrazterketa dela-eta, herritarrentzako informazio eta kontsulta prozesua hasi dute Gizarte Zerbitzuek

Udal Gizarte Zerbitzuak herritarrentzako informazio eta kontsulta prozesua hasi dute aste honetan kudeatzen dituen lau zerbitzuen Ordenantzak eguneratu eta aldatzeko eginkizunaren baitan. Informazio eta kontsulta prozesua hilabetez luzatuko da –urtarrilaren 13ra arte, hori barne- eta horren bidez arau-lanketaren arrastoaren betebeharra beteko da. Berrikusketa eta aldatzen ari diren Ordenantzak lau dira, jarraian zehazten ditugunak:

  1. Larrialdietarako etxebizitzarena.
  2. Adineko pertsonei eperik gabe ostatu ematearena.
  3. Etxez etxeko laguntza zerbitzuarena.
  4. Zaintzailei laguntza eman eta horien autonomia sustatzekoarena.

Eusko Jaurlaritzak emandako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroan jasotzen dituen zerbitzuak arautzen dituzten lau ordenantza dira, Euskadiko udalerriek nahitaez eskaini behar ditugunak. Udaleko Pertsonen alorra aipatu zerbitzu horiek antolatzen dihardu bere gizarte zerbitzuen bidez. Aipatu zerbitzu horiek guztiak aldez aurretik eskaintzen genituen gure herrian, izan ere orain berraztertu eta birmoldatu nahi diren Ordenantzen bidez arautzen genuen .horien erabilera.

Une honetan erabiltzaile eta oro har herritarrentzako prozesuari heltzen diogu gardentasunaz informazioa eta datuak biltzeko eta guztion ezagutzarako, euskal araudian jasotzen zaizkigun eskubideoi sarbidea izan dezagun. Datozen hilabeteetan gainerako zerbitzu guztiekin ere berdin egingo eta Ordenantza bidez arautuko ditugu, herri bezala gizarte zerbitzuen eremuan eskaintzea dagokigunak osatuz.

Inkesta eta datu-bilketa honen bidez zerbitzu ezberdinen inguruan herritarrek –zuzenean erabiltzaile izan direnena nahiz gainerako guztiena- duten ezagutza maila ezagutu nahi dugu. Eta erabiltzaile izan direnetik, berriz, izan duten esperientzia nolakoa izan den, beren iritzia, eta beste hainbat aspektu jaso.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo