Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/12/05

Rif lurraldeak egun duen egoerari buruzko hitzaldi-eztabaida antolatu du Etorki(n)zuna taldeak

Marokon jatorria duten herritar ermuarrek eraturiko eta ‘Etorki(z)una’ izeneko toki elkarteak udaleko Nazioarteko Kooperazio eta Immigrazio udal zerbitzuarekin bat jarduera antolatu dute datorkigun asteburu luzerako. Hitzaldia eta ondorengo mahai-ingurua izango dira, abenduaren 8ko larunbat arratsaldean egingo dutena, Rif lurraldeak egun duen egoeraren inguruan eztabaidatzeko. Ekitaldia Izarra Centre eraikinaren auditorioan egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Hizlaria Saloua El Omari izango da.

Ermuan ditugun atzerritarretatik %48 marokotik etorritakoak dira eta horietatik %90 Rif zonaldean dute sustrai eta jatorria. (Rif zonaldea iparraldean dago, menditsua eta berdea da. Mediterraneo urek bustitzen dute Yebalatik hasi Kebdana (Nador)era bitartean, Argeliarekin duten mugan.

2016an Rifen jatorria duten gazte profesionalek aipatu ‘Etorki(n)zuna’ sortu zuten, eximen eta proeiktuen bidez beren komunitatea bultzatzeko eta aintzat hartzeko, intergrazio, komunikazio eta elkartrukatzeari bide emanez ete hori sakonduz, gainerako ermuarrekin elkarbizitzan jarduteko, kultur artekotasunaren parte harturik herrian. Iaztik Etorki(n)zuna taldeak Amazigh Urte Berri delakoa ospatzen du, zeina orestatze lanetan dabilen datorren urtarrilean gauzatzeko. Aurrerapen gisa, asteburuko hitzaldia prestatu dute.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo