Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/12/05

Gabon argi apaingarriek Ermuko kaleak girotzen dituzte atzotik

Bart arratsean piztu genituen Ermuan aurtengo Gabon kanpainako apaingarri eta argiak. Juan Carlos Abascal alkateak sakatu zuen botoia Orbe Kardinalaren plazan jarritako zuhaitza eta hirigune erdiko kaleetako –Zubiaurre, Erdikokale eta Probalekuko- elementuak argiztatu ahal izateko, arratseko seiak eta hamar minutu pasatxo zirenean. Alkatea bere taldeko zinegotziez lagunduta izan zen eta baita EAJ-PNV udal taldekoez. Ekitaldiaren ostean, kale nagusitik paseoa eman zuten ardiak ikusteko. Plaza nagusian argiak pizteko ekitaldia jarraitzeko asmoz jende ugari bildu zen. Gehienak ume eta gaztetxoak ziren, uneko ilusioa ageri zutelarik begi distiratsuetan. Aldez aurretik, Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteko (EMOEko) kideek eskaini zuten txokolate beroa edan eta dastatzerik izan zutelarik.

Iazkoan egin legez, kaleko argiak eta horien muntaia nahiz jasotzea lehiaketa bidez kontratatu dira, eta Ximenez Catalunya S.L.U. enpresari esleitu zaio lana 59.138,75 eurotan, BEZ barne.

 

Eguberritako kanpaina, beraz, astearte honetan hasiko da, abenduak 4, 17:30etik aurrera. Lehenik, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) txokolatada eskainiko du Orbe Kardinala plazan, eta eguna iluntzen hasten denean, herri osoko argiak piztuko dira.

2018ko Gabonetako kanpaina honetan ia 200 elementu apaingarrik jantzi eta argituko dituzte Ermuko kaleak. Izarrak, estalaktitak, Zorion kartelak, Olentzero, oreinak eta bolatxoak izango ditugu herriko hainbat puntutan urtarrilera arte, Errege eguna igaro arte, hain zuzen. Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetan, Zubiaurren, Kaltxangon, Goienkalen, Izelaietan, Erdikokalen, Diputazion, VI. Mendeurrenan, Probalekun, Karabixan, Abeletxen, Ongarain, Aldapan, Sakonan, Zerukoan, San Pelaion, Okinzurin, Santa Anan, San Roken, San Isidron, Errebalburun, Sallabenten, Orbe Kardinala plazan, udaletxean eta Baldespina Markesa, Forja eta Goiko parkeetan ditugu argiak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo