Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/12/04

‘Millenium’ tituluaren azkena eta Glenn Closesen ‘La buena esposa’ ikusgai asteburuan Ermua Antzokian

Datorkigun eta ostegunean hasiko dugun asteburu luze honetarako aukera paregabea izango da zineaz gozatzea. Osteguneko jai egunean eta zineklubeko saioan Pawel Pawilowski zuzendariaren Cold War titulua ikusi ahal izango dugu. Kritika berezituak oso estimatua duen lana. Guda hotsaren garaian kokatutako drama erromantikoa da. Sozialki jatorri eta izaera oso ezberdina duen bikotearen arteko amodio istorioa da. Sari ugari jaso izan ditu; besteak beste, zuzendari onenarena Canneseko jaialdian; 5 izendapen Europako zinearen sarietan edo atzerriko filma onena, New Torkeko kritikarien zirkuluak emandakoa. Istorio polita hau indartsua da, aldi berean konplexua eta lirikoa. Filma hunkigarria eta modelikoa. Osteguneko iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratseko zazpi eta erdietan iritsiko zaigu, non Björn Rungek zuzenduriko La buena esposa filma britainiarraren lehen emanaldia izango dugu. Aktore bikain bik parte hartzen du; Glenn Close eta Jonathan Prycek. Joan emazte ona da, zoragarri eta perfektua ematen badu ere, 40 urte daramatza bere amets eta asmoei uko egiten senarrari eta ezkontza horri eusteagatik. Joanen pazientziak gainezka egingo du. Glenn Closek maisutasunez interpretazioa zer den erakusten du, Hollywoodeko garai bateko erakusgarri zergatik izan den agerian utziz. Mezua ezbairik gabe feminista da, eta filmak gizarte taldea eta kultura errealitatea aztertzen ditu garai oso batean, umore, pragmatismo eta, hainbatean, zinismoaren ikuspuntutik jorratuz. La buena esposa larunbat arratseko 7:30etan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena akzioko zinta bat izango da; hain zuzen ere, Fede Alvarezek zuzendutako Millenium, lo que no te mata te hace más fuerte tituluaren azken lana. Lisbert Salander, jada, ekialdeko kulturaren ikono bihurtu da. Neska gazte, hacker, argi eta deshinibituak fenomeno batean bihurtu zen Stieg Larsson idazle suediarraren asmamenari esker. Salander Claire Foyren bidez pantailara bueltatzen da, talentudun informatikariari beste behin bizia emateko. Larssonek sortu zituen pertsonaietatik harrapatuak sentitu diren guztiek ez die kalerik egingo entrega berrian. Akzioa, teknika, formatu dotorea eta entretenimenduak eskutik bat datoz. Millenium, lo que no te mata te hace más fuerte titulua larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haur eta gazteentzako saioan, igandeko 5etako emanaldian, La pequeña bruja eskainiko dugu. Fantasia eta dibertsioa familiako kide ororentzat.

Azkenik, gogorarazten dugu oraindik erosgai dagoela abenduko bonoa, zeina hilabete honetan 18,2 eurotan eskuratu dezakegun.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo