Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/09/28

Osinetxe, batetik bestera dabiltzan edo etxerik ez duten pertsonentzako zerbitzua

Udalek, diputazioek eta gobernuek eskainitako gizarte-zerbitzuetako eskaintzaren barne, Osinetxe izena duen baliabide berria aurkeztu dugu aste honetan Ermuan. Udaletxe atzetik dugun errekaren eta horren putzuen erabilera toponimikoa oinarri hartu da izena jartzeko. Udalerritik beste nonbaiterako jomugaz pasatzen edo etxebizitza egokirik ez duten bertakoen higiene eta garbiketa beharrak –pertsonenak nahiz horien arropenak- asetzera dator. Baliabidea harrizko etxetxoa da, Baldespinako Markesaren jauregiaren atzeko aldean kokatuta dagoena, antzina jauregiaren ortu eta lorategiak zaintzeko erremintak gordetzeko erabiltzen zena. Alorreko zinegotzi eskudun, Jose Luis Araujok, baliabide eta bere ezaugarri nagusiak aurkeztu ditu astearteko batzorde Informatiboan. Azpiegitura, jada, erabiltzeko prest dago, bere ordutegia goizeko 8etatik gaueko 9etara bitartekoa izanik. Kolektiboari eskaintzen zaizkion arreta eta zerbitzuak gehitu eta hobetzera dator.

Azpiegiturak ur-beroa, komuna, konketa, dutxa eta jantzi lekua du. Horrez gain, eta arropak garbitzeko garbigailua eta lehorgailua ditu, erabiltzaileak soinean dituen edo berarekin daramatzanak prest jartzeko. Hori erabili nahi duen pertsonak goizetan -8etatik 15etara bitartean- gizarte zerbitzuetara joan eta bertan giltza eskatu beharko du. Aldiz, arratseko 3etatik iluntzeko 9etara bitarteko ordutegian bada, Udaltzaingoaren bulegoan eskatu beharko giltza. Erabiltzaileari gela eta xanpua emango zaio eta baita detergente dosi bana ere. Eguraldiaren arabera, beharrezko denean berogailua ere utziko zaio erabiltzaileari. Halaber, trenez Durangora jarraitu dezan garraio-txartela ere emango zaio gure udala partaide izanik eskualdean egituratu diren zerbitzuetara –gaueko aterpetxera kasurako- iristetik izan dezan. Azpiegitura banaka erabili beharko dute eskatzaileek, ustez erabiltzaileek pilatu edo bateratu ez daitezen.

Etxebizitzarik ez duten pertsonen eguneko arreta zerbitzuaren azpiegitura osagarria izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzu eskaintza zehazten duen Dekretuan jaso bezala. Zerbitzua eskualderako da eta Durangon kokatua dago, eskaintza garatzen duten agirietatik eratorritako zerbitzu.mapan aurreikusi bezala. Baliabide osagarri berria Ermuan kokatu da, norabide zehatzik gabe ibili ohi diren pertsonek hainbat kasutan ez dutelako Durangora zuzenean jarraitzerik ez nahi izaten. Horregatik, beharrezkoa ikusi da horiei higienea eta arropak txukun mantentzeko aukera emango dien zerbitzua prestatzea.

Batetik bestera kalean bizitzen ibiltzen eta Ermuan atenditzen diren pertsona kopurua txikia da, hileko 3 eta 5 artean izaten direlarik, bataz beste. Ermuan etxerik gabe edo etxe baten bizi nahi ez dutenik ia ez dago, salbuespen urriak dira. Zerbitzuaren kostua ere txikia izango da, esaterako, aurtengo 900 euro jarri dira aurrekontuan, lehendik baikenuen leku eta eraikina. Erabilera berrirako, atondu eta egokitu egin da.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo