Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/09/21

Bullyingaren aurkako formazioa haurtzarotik hasita

Sonkei judo klubak, Ermuko Udaleko Kirol Zinegotzigoaren babesarekin, bullyingaren aurkako formazioa eskaintzeko tailerrak antolatu ditu 5 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Bullying hitz ingelesak jazarpena edo erasoa esan nahi du, eta modu ezberdinetan agertu daiteke: hitzezkoa (irainak eta gutxiespenezko ezizenak), soziala edo baztertzailea (isolamendua eta alboratuta uztea), psikologikoa (borondatearen aurkako ekintzak burutzea), sexuala (sexu joeraren aurkako komentario desatseginak eta baimenik gabeko ukitzeak), fisikoa (kolpeak, jipoiak eta lapurretak) eta zibernetikoa (irainak sare sozialetan hedatzea).

Mintegi hauen bitartez, zuzenean haurrei erakutsiko zaie, menpekotasuna izan dezaketen helduei irakatsi beharrean. Horrela, edozein erasoren aurrean jarduteko jokabide positiboak irakasten zaizkie, era errazean eta azkartasunez barneratuko dituzten jarraibide argi eta zehatzak bereganatuz.

Era berean, indarkeria egoera horiei aurre egiten zein horien ondorioz sortarazten diren gatazkei irtenbidea ematen erakutsiko zaie, agresiboak edo bortitzak suertatuko ez zaizkien jolas eta jardueren bitartez, baina beharrezkoa izatekotan era zuzenean transferentzia izango dutenak.

Plazak mugatuak dira, eta tailerrak bullyingaren aurka, eskolako jazarpenean eta haurren norbanako defentsan tituluduna den irakasleak eskainiko ditu.

Saioak urritik azarora bitartean garatuko dira, eta parte-hartzaileak bi bloketan banatuko dira: batetik, 5 eta 8 urte artekoak, eta bestetik, 9 eta 12 urte artekoak. Bloke bakoitzean bi talde eratuko dira, eta honako ordutegiak izango dituzte.

Parte-hartzaile guztiek mintegian erabiltzeko kamiseta bana jasoko dute ikastaroaren hasieran eta opari txiki bat bukaeran.

Plaza erreserbatzeko edota informazio gehiago lortzeko, Sonkei judo taldea Aritzmendi frontoian izango da astearte eta ostegunetan 17:30etik 21:00etara.

Informazio triptikoa


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo