Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/08/28

Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak matrikulazio aldia luzatu du

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak 2007-08 ikasturterako matrikulazio aldia luzatu du. Matrikula zabalik izanen da datorren irailaren 14ra bitartean, ikastegiak eskaintzen dituen plazak betetzen ez badira behintzat. Ikastegiak datorren ikasturtean hiru espezialitate eskainiko ditu: galdaragintza, mekanika industriala eta gizarte eta osasun zerbitzuetako langile laguntzailea. Interesatuak, udal Sustapen Ekonomikoko, Enplegu eta Trebakuntza sailera jo beharko dute izena emateko. Sail horrek bere bulegoak Torreta Etxea eraikinean ditu, Bizkaia Etorbidea kalean ditu eta berori zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Interesatuek errolda agiria, NANaren fotokopia eta argazki atera berria eta hezkuntza arautuan gainditutako azken ikastaroaren egiaztagiria entregatu beharko dute. Izen emateak hurrenkeraren arabera onartuko dira eta Ermua eta Mallabiko gazteak lehenetsiko dira. Ikastarook irailean hasi eta ekainean bukatzen dira. Horien ordutegia goizekoa da, 8etatik ordu 2etara bitartean. Izena ematea doan da eta, baita zentrora arteko joan eta etorriak.

Ikastaroak irakaskuntza arautuan emaitza onik lortu ez edo hori utzi duten 16tik 21era bitarteko gazteentzat dira. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta erdi-graduko zikloetarako sarrera froga prestatzen dira. Plazak mugatuak dira eta modulu bakoitzean hartuko den ikasle kopurua 12 dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo