Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/09/05

4.500 eskola agenda atera ditu Debegesak Debabarrenako ikasleentzat

Debegesa Garapen Agentziak eskola agenden edizio berri bat kaleratu du hamabosgarren urtez jarraian. Ikasturte hasierarekin batera, Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen artean banatuko dira agendak.

Edizio berri honetan, etxeetan eratzen diren hondakinak ditu ardatz agendak. Datozen bi ikasturteetan gai hori landuko dute eskualdeko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Debabarrenako Mankomunitatearekin elkarlanean.

Guztira 4.543 ale kaleratu ditu Debegesak, eta datozen egunetan banatuko zaizkie LH1, LH2 eta Batxilergoko ikasleei (6-18 urte), tartean Ermuko ikastetxeetako neska-mutilei. Ekimen honen helburua haur eta gazteen artean sortzen ditugun hondakinen inguruko gogoeta eta kontzientzia piztea da. Era berean, Debabarrenako azpiegiturak eta hondakinen kudeaketa ezagutarazi nahi dira, baita ingurunearekiko errespetua sustatu ere oinarrizko hiru pauso hauek jarraituz: murriztu, berrerabili eta birziklatu.

Agendak Debabarrenako hondakinen zikloari buruzko informazioa eta mezu didaktikoak jasotzen ditu, ilustrazio koloretsuekin batera. Gainera, baliabide erabilgarria eta praktikoa da ikasleentzat, zereginak antolatzeko, egun seinalatuak apuntatzeko eta oharrak jasotzeko. Ale guztiak euskaraz argitaratu dira, eta paper eta tinta ekologikoa erabiliz inprimatu dira.

Ikasle agendak ikastetxeen, Debabarrenako Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanarekin eta laguntzarekin editatu dira.

Eskolako Agenda 21

Debegesa Garapen Agentziak  sustatu eta koordinatzen du Eskolako Agenda 21 egitasmoa Debabarrenako ikastetxeetan. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa da, eta ondoko helburuak ditu:

Proiektuan parte hartzen dute Udalek, Ingurugelak eta eskualdeko 26 ikastetxek (8.000 ikasle inguru). Eskola komunitate osoari – irakasleak, ikasleak eta familiak - zuzendutako ekintzak egiten dira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo