Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/06/01

Ura eta ibaiak protagonista Pleno Txikian

Ermuko bost ikastetxek eta berrogeita hamar ikasle inguruk parte hartu dute pasatu den ostegun honetan Eskolako Agenda 21en barnean urtero egiten den Pleno Txikian. Ura eta ibaiak izan dira saioan landutako gai nagusiak, eta neska-mutilek urtean zehar arlo horretan egindako lana eta bildutako hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiete Udalbatzako zinegotziei.

San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna, San Pelaio eta Eskolabarri ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek urarekiko dituzten konpromisoak azaldu dituzte, hala nola, txorrotak ongi ixtea, komunetako zisterna era egokian erabiltzea eta komun-ontzitik zaborrik ez jaurtitzea. Era berean, proposamen ezberdinak aurkeztu dituzte hiritar guztien artean ibaiak garbitu eta txukun mantentzeko, plastikorik eta bestelako hondakinik bota gabe. Gainera, Udalari taberna eta jatetxetan iturriko ura zerbitzatzera bultzatzeko eskatu diote.

Saio berezi honetara gerturatu eta berori adi jarraitu duten bederatzi zinegotziek aurkeztutako proposamen guztiei erantzuna eman diete, eta gaztetxoenen ideiak kontuan hartu dituzte.

Pleno Txiki saioaren ostean, bertan parte hartu duten neska-mutilek tokiko produktu osasungarriekin osatutako lunchaz gozatu ahal izan dute, ikasturtean egindako lan paregabea eskertzeko.

Ermuko Udalak eta herriko ikastetxeek Debegesa Garapen Agentziaren eta Ingurugelaren laguntza izan dute Eskolako Agenda 21 programaren antolaketan.

Ikusgai dago Pleno Txikian aurkeztutako dokumentua, ikasleen proposamen guztiak biltzen dituena.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo