Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/09

Omnis enpresak streamerren topaketa antolatu du Izarra Centren

Izarra Centren egoitza duen Omnis enpresak, Ermuko Udalarekin lankidetzan, Omniscon ekitaldia antolatu du datorren otsailaren 24rako, larunbata. Streamerren eta haien inguruko komunitate osoaren arteko topaketa honen lehenengo edizioa izango da Ermuan.

Jarduera honen helburua streamerren komunitatearen garapena bultzatzea da. Streamerrak bideojokoetan jolasten duten bitartean zuzeneko emisioak eskaintzen dituzten pertsonak dira, eta horretarako Twitch.tv bezalako plataformak erabiltzen dituzte. Horren harira, 24ko larunbateko jardunaldian dozenaka bideojoko zaletu biltzea espero da, ekimen ezberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Twitch plataforman edukiak sortzen dituzten 10 erabiltzaile baino gehiagok parte hartuko dute topaketan, eta Alex Robleno (Omnisen sortzailea) eta Nebukai streamer donostiarra izango dira aurkezleak. Gainera, xNaet, Silithur eta Little Mary bezalako erabiltzaile ezagunen babesa izango dute.

Omniscon jardunaldia streamerrak, jokalariak eta zaletuak aurrez aurre jartzeko topalekua izango da. Gainera, euren partiduak online eskaintzen dituzten pertsonek euren edukiak munduaren aurrean erakutsi eta azaltzeko aukera izango dute, eta lehenengo aldiz euren ikusleen aurpegiak ikusiko dituzte. Bestalde, esperientzia desberdinak partekatuko dira hitzaldien, jokoen, mahai-inguruen eta beste hainbat ezustekoren bitarte, antolatzaileek azaldu dutenez.

Topaketa Izarra Centren izango da, Omnisen egoitzan, otsailaren 24an, larunbata, 16:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina plaza kopurua mugatua denez, beharrezkoa da izena ematea bertaratze galdetegia betez.

Informazio gehiagorako, lerro hauen ostean jardunaldiaren kartelak uzten dizkizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo