Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/09

Errei mozketak gauez 634 errepidean igandetik aurrera

Eusko Trenbide Sareak azaldu duenez, Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanak direla eta, herritik igarotzen den 634 errepide nazionaleko errei bat moztuko dute gaueko ordutegian igandetik aurrera, otsailak 11.

Tecsa-Campezo-Geotunel enpresek osatzen duten Aldi baterako Enpresa Elkartea (AEE) trenak igarotzen diren zubi berriko erdiko zutabea eraikitzen hasiko da otsailaren 11ko gauean. Hori horrela, lan horiek amaitu arte beharrezkoa izango da errepide nazionaleko errei bat moztea.

Mozketak gauez soilik egingo dira (22:00etatik 06:00etara, gutxi gorabehera), eta otsailaren 11tik 12rako gauean hasiko dira. AEEren aurreikuspenen arabera, zortzi gau beharko dira lanak guztiz amaitzeko, igande gauean hasi eta ostegun gauera arte (ostiral eta larunbat gauetan ez dute lanik egingo).

Obrek irauten duten bitartean, semaforo bidez erregulatuko da trafikoa eta txandaka pasatu ahalko da bertatik.

Bestalde, ETSk jakinarazi duenez, erdiko zutabea eraikitzeko erabiliko diren makinek ez dute mikropiloteak jartzeko erabili direnek adina zarata ateratzen. Hala eta guztiz ere, posible da inguruko bizilagunek molestiak jasatea datozen egunetan.

Jarraian plano bat uzten dizuegu gaueko errei mozketak nola egingo diren ikusi ahal izateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo