Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/08

Ikasleek Inauteriei hasiera emango diete, oilarraren jokoaz eta disko festaz

Inauteri jaietan murgilduko gara bete betean gaurtik hasi eta datorren asteartera bitartean. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio lau eguneko jai eta dibertsioari. Programaren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, taldeak eta Dj hainbat izango baititugu. Gaur arratsaldean, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan –edo pilotalekuan- ikastetxeetako gazteek, eta diskoteka ere izango dute, DJ Xaiborren eskutik.

Biharkoan, Euskal Birusa taldeko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, 29. urtez jarraian kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz. Elkarteak deia egin die parte hartu nahi duten guztiei koko jantzita ager daitezen. Sare sozialean duen orrian honakoa dio. “Prest duzu zure koko jantzia? Hartzaren egunean, 18:30ean, danok koko jantzita plazara! Hartzari ongi etorria ematera!

Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez zazpietatik aurrera bigarren kalejira eskainiz kaleak girotzeko. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Dantzaldia TTR taldeak egingo du. Zazpietan Irulitxa fanfarriak protagonismoa berreskuratuko du bigarren kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari musikaz emango zaio amaiera, 22:30etan Bombai taldearen emanaldia eta 23:30etan DJ festa izango da herriko plazan, ‘Los 40’ irratiko Olga Granderekin.

Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Asmakizun asmatzaileak’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu jpg formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna. Eta baita Hartza Eguna zabaltzeko Euskal Birusak prestatu eta banatu duen kartela ere.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo