Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/01/25

Ekintzaileentzat Enpresa Kudeaketa ikastaroa eskainiko da Izarra Centren

Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak Enpresa Kudeaketa ikastaroa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Formakuntza saio honen helburua enpresa plana eratzeko eta ekonomiaren eta finantzen ikerketa burutu ahal izateko pertsona ekintzaileei oinarrizko ezagutzak ematea da. Era berean, forma juridikoen eta zerga-ordainketen inguruko informazioa ere eskainiko zaie.

Ikastaro honetan parte hartzen duten pertsonek enpresa proiektuak abian jartzeko aholkularitza jasoko dute. Horretarako, gainera, Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, 5.000 eurokoak, zehazki.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak lehiakortasun erregimenaren eta instituzioak zehaztutako parametroen arabera esleituko dira. Ikastaro honen aurreko edizioan, esaterako, aurkeztutako 11 proiektuetatik zortzik jaso zuten 5.000 euroko diru-laguntza.

30 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Izarra Centreko laugarren solairuko D aretoak eskainiko da otsailaren 19tik 26ra, 09:00etatik 14:00etara. Eraikinean kokatzen diren enpresek ere babesten dute formazioa, eta ekintzaile gisa dituzten esperientziak azalduko dizkiete parte-hartzaileei.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Bizkaiko udalerri batean erroldatuta egotea eta autonomo gisa alta eman aurretik langabezia egoeran izatea. Gainera, formakuntza aurrera eraman ahal izateko, gutxienez 8 partaide eta gehienez 20 beharko dira.

Izen-emateak 943 17 91 51 telefono zenbakira deituta edota dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita beteko dira, eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo