Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/01/12

Herriko euskaltegiek taldeak sendotzeko matrikulazio epea ireki dute

Herriko euskaltegiek ikasturteko bigarren matrikula aldia zabaldu berri dute, ikasturteko taldeetan dituzten hutsuneak bete eta taldeak borobiltzeko asmoz. Matrikulazio epe berria urtarrilaren amaiera bitartean zabalik izango dute. Argibideak eta izen emateak zentro bietako idazkaritzan bertan egin daitezke. Ikastegi biek horren berri eman dute herriko etxebizitzetara banatu dituzten oharren bidez.

Udal Euskaltegiak lekua du 1etik 3ra Hizkuntza Eskakizuna prestatzen ari diren hiru taldeetan. Talde horiek eskolak dituzte dagokien ordutegian, eta ondokoak izan daitezke astelehenetik ostegunera bitartean: 9:30etatik 12:00etara; 14:30etatik 17:00etara eta, azkenik, 18:30etatik 21:00etara, hurrenez hurren. Argibideak eta izen emateak, euskaltegian bertan Teresa Murga eraikineko egoitzan. Harremanetarako deitu 943 170 925 telefonora edo idatzi euskaltegia@udalermua.net postontzira(Goienkale z/g, udal liburutegiaren ondoan). Azpian, eta lasterbidez zentroak kaleratutako orria uzten dizuegu.

Herriko Kaltxango AEK-kere informazio oharra kaleratu eta zabaldu du herrian barrena. Horretan adierazten duenez matrikulazioa zabalik izango du, izenak urtarrile honetan hartuko dituelarik. Oharrean jasotakoaren arabera, plazak ditu euskalduntze nahiz Hizkuntza Eskakizuna prestatzeko 1eta 2. taldeetan. Ikastegiak ordutegi zabala eskaintzen du, goizeko, eguerdiko arratsaldeko eta iluntzeko talde-eskolak izanik. Argibideak eskatu eta izen-emateko Bizkaia Etorbidearen 13 etxabeko egoitzan, kaltxango@aek.org. posta elektronikoan 943 171940 telefonoan egin daitezke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo