Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/12/29

Olentzerok ez du hutsik egin!

Udal Euskara Sailak liburutegiarekin elkarlanean antolatu duen Olentzerori gutuna ekimena oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean amaitu berri den XI. edizioan. Egitasmo honen helburu nagusia herritarrek inolako beldurrik gabe euskaraz idaztea da, eta horretaz gain, umeen artean euskarazko jolasak suspertzeko asmoa du.

Aurtengo parte-hartzea oso handia izan da, bai umeen artean eta baita nagusien artean ere, adin-mugarik ez baitu ekimen honek. Liburutegian kokatu den Olentzeroren irudiak guztira 300 gutun baino gehiago jaso ditu azkenengo asteetan.

Lehiaketaren xedea herritarren artean euskararen erabilera bultzatzea eta suspertzea denez,  eta gure bizitzan jada nahiko lehia izaten dugunez, antolatzaileek lehiaketaren formula ez erabiltzea erabaki dute aurten. Horren ordez, parte hartzaile guztien artean zozketa egin da sariak banatu ahal izateko.

Garaile suertatu diren pertsonek abenduaren 28an, osteguna, jaso dituzte euren sariak.

Honakoak izan dira irabazleak:

Irabazleen zerrenda
Adina Irabazlea Saria
Txiki-txikiak Enara Arnal Kukumiku koloreak eta zenbakiak
6 urte Dina Achahbar Fruta-arbola
7 urte Sara Gure Gorputza
8 urte Luken Blanco Gurutzegrama. Silabadunaren misterioa
9 urte Danel Uzuriaga Giza Gorputza
10 urte Álex Santamaría Ele-Mele
11 urte Edurne Contador Birziklapen jokoa bizi birzi
12 urte Maddi Rodríguez Superpoly
13 urte Danel González Catan -Irlaren sekretua ezagutu
14 urte Jone Redondo Ezagutu Euskal Herriaren historia
15 urte - Puzzlea
16 urte - Coolway aurikularrak
17 urte Ikram El Aarrass GLEE 10.1 tableta
Helduak Piedi Eizagirre Bi pertsonentzako afaria

Lerro hauen ostean sari banaketako irudiak ikus ditzakezu.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu ekimenaren fitxa.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo