Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/12/20

Eguberriko Teknologi campusa izango dute gazteek, Izarra Centren

Izen-ematea zabalik dago eta on-line egin behar da. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da.

Eguberriko Teknologi campusa izango dute herriko ikasle gazteek, abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era, Izarra Centren. Campus horretan 8 tailer desberdin eskainiko dira, guztira ordu eta laurdeneko iraupena izango duten hogei saio betetzeko.Tailer bakoitzean, gehienez ere, 12 gazte onartuko dira. Egun bakoitzeko hiru saio egingo dira, hiru ordutegi ezberdinetan: goizeko 10etatik hamabiak laurden gutxitara bitartean lehena; eguerdiko 12etatik bazkal aurreko ordu biak laurden gutxiagotara eta, azkenik, arratsaldeko 4etatik seiak laurden gutxitara (laur egunetan ez da arratsaldeko saiorik egingo).

Izen-ematea doakoa da eta interesa duen gazte bakoitzak zerbitzua eskainiko duen –Basaurikoa- enpresaren webgunean inskribatu beharko da. Webgune horretan Ermuko eskaintza espezifikoa zehazten duen orrira joan beharko dugu. Guk bi toki horietara lotura uzten dizuegu, lasterbidez baliatuz. Tailer bakar baten inskribatu beharko da gaztea. Argibide gehiago nahi duten familiek  686 510 900 .

Tailer eskaintzak ondorengo aukerak aurreikusten ditu: Move Robot; Bit:bot Robot; Luces Leds; Minecraft + Makecode; Happy plant; Space Invaders; Piedra, papel, tijera + brújula eta Kodu. Guztietan online softwarea erabiliko da, eta Minecraftekoan ezik beste zazpietan Micro:bit plaka elektronikoa erabiliko, programazioak egiteko. Jarduera, 10 urtetik 16-17ra bitarteko neskato-mutikoentzat pentsatua dago.

Campus teknologiko honen helburua parte-hartzaileak elektronikara eta etorkizuneko baliabideetara hurbiltzea da: robot txikiak, bloke bidezko programazioa edo bideojokoen diseinua, esaterako. Tailerretan teknologia erabiliko dute partaideek adierazteko, elkarlanean jarduteko eta partekatzeko. Jarduera aparta da, aisialdia, dibertsioa eta heziketa uztartzen dituena. Eman izena eta gozatu jolasten eta ikasten!


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo