Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/06/01

Biodibertsitatea mintzagai Udalbatzan, Ermuko ikasleen eskutik

Ermuko bost ikastetxetako 50 neska-mutil inguruk parte hartu dute gaur goizean, osteguna, Ermuko Udaletxean izan den Eskolako Agenda 21 ekimenaren Pleno Txiki saioan. Lehen Hezkuntzako Hirugarren mailatik Bigarren Hezkuntzako Lehen mailara arteko ikasleek ingurumenarekin lotutako euren lanak eta proposamenak aurkeztu dizkiete udalbatzako kideei. Aurtengo ikasturtean biodibertsitatea izan dute ardatz.

Anaitasunako, San Lorentzoko, Eskolabarriko, San Pelaioko eta Ongaraiko ikasleek iaz ingurumen gaietan hartutako konpromisoen aurrerapenak erakutsi dizkiete saiora gerturatu diren zinegotziei. Gainera, hamabost proposamen berri aurkeztu dizkiete Udalak kontuan izan eta, aurrera begira, herria hobetzeko ekintzak burutu ahal izateko.

Adi-adi saioa jarraitu duten zinegotziek gaztetxoen proposamen guztiei erantzuna eman diete, eta ikasleek emandako gomendio guztiak apuntatu dituzte. Osoko Bilkura amaitzean, ikasturtean zehar egindako lan ona ospatu eta eskertzeko, neska-mutilek tokiko produktu osasungarriekin osatutako lunchaz gozatzeko aukera izan dute.

Ermuko Udalak eta herriko ikastetxeek Debegesa Garapen Agentziaren eta Ingurugelaren laguntza izan dute Eskolako Agenda 21 programaren antolaketan.

Datozen egunetan saioaren bideoa ikusteko aukera izango da Udal webgunearen eta Ermuko Udalaren YouTubeko kanalaren bitartez.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo