Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/02/01

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna josten

Josteko artea munduko tradizio kulturalik zaharrenetako bat da. Gainera, emakumeak bizia, historia, jakinduria, tradizioa eta kultura zabaltzeko izan duen garrantziaren sinbolo argia da; izan ere, emakume belaunaldi asko bildu dira arte horri esker.

Duen balioa kontuan izanda, Ermuan arte horri dagokion aitorpena egin nahi zaio, historian zehar jostea emakume asko batzeko eta konfiantzazko espazioak sortzeko aitzakia gisa ere erabili izan baita.

Hilabete pasatxo baino ez da falta martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, hain zuzen. Hori dela eta, Ermuko Emakumeen Topalekuak gure herrian feminismoa zabaldu eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ‘josteko’ espazioak berreskuratu nahi ditu. Horrela, astelehenero bilerak egingo dira sistema heteropatriarkalak ezarritako oztopoen aurrean indartzeko sareak sortzeko.

Bilera horietan, “yarn bombing” deritzon diziplina jorratuko da. Kaleko altzariak, monumentuak, zuhaitzak eta bestelako elementuak artilezko oihal koloretsuekin apaintzean datza.

Emakume guztiak gonbidatuta daude bilera horietara; esan bezala, astelehenetan izango dira, 17:00etatik aurrera, Emakumeen Topalekuan (Izelaieta, 12). Bestalde, orratzak eta hari morea eramatea gomendatzen da.

Gainera, bileretan landutakoa herritar guztientzat ikusgai jartzeko asmoz, martxoaren 8an izen bereko plazara aterako dira parte-hartzaileak, ingurua kolorez josteko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo