Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/10/31

Gardentasunaren eta partaidetzaren betebeharrak jada gurekin ditugu, eta betirako dira

Ermuan “Gobernu irekia: Udalen esperientziak” titulupeko jardunaldia gauzatu da gaur Izarra Centren. Saioan, gobernu irekiaren esparruan Euskadiko udal ertainetan - Eibar, Zalla eta Ermuan esaterako- egiten ari den lana eta esperientziak entzun eta ezagutzeko aukera izan dugu. Jardunaldia Europar Batasunean kudeaketa aurreratuaren printzipioak zabaltzeko eta sustatzeko asmoarekin azaroan urtero ospatzen dugun Kalitatearen Europar Astearen baitan dago. Euskalit Fundazioa da Euskadi mailan Kalitatearen Astea koordinatzeko eta kudeatzeko ardura duena, eta horrela, urriaren 27an hasi genuen eta azaroaren 14aren bukatuko dugun “Kudeaketa aurreratuaren XX. Astea”ren ospakizunen barne eta testuinguruan.

Carlos Totorika alkateak hasiera eman dio jardunaldiari eta “gardentasunarekiko gure udalak duen konpromiso argia azpimarra du, hori kudeaketa eta udal prozeduraren izaeran bertan txertatzeko beharra adieraziz. Betebehar hori erakunde guztientzat izanik, berezik itoki administrazioentzat herritarrengandik hurbilago daudenez gero, exijentzia eta azalpenak emateko dugun konpromisoa handiagoa delako”.

Jarraian Euskal Udalerrien Elkarteko teknikari Esther Ibarluzeak Eudel: Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea izeneko ekimena aurkeztu du, dituzten erronkak eta euskal herriko hogeita hamar bat udalek lantzen ari diren atalak zeintzuk diren azalduz sakontasun gehiagoz.

Ermuko udal idazkari Jose Antonio Fernandezek gardentasunarekiko gure erakundean hori gure egiteko hartu dugun konpromisoa agertzeko, hiru urte atzena nola geunden eta denbora horretan egindako guztia laburbildu du. Helburua betetze aldera, 2012ko irailean “Transparencia Internacional España’ taldeak gobernuz kanpoko taldeak garatutako metodologiari jarraiki atal berezia ireki genuela esan du, zeinak 2008an Espainiako udalen gardentasun eta informazioaren benetako maila ezagutzeko aplikatzen hasi zena.

Jarduera hori gerora osatzen eta hobetzen joan dela gehitu du. Orain gutxi, egiten ditugun kontratazioen inguruko espedienteen inguruko informazioa osatu eta eskaintzen hasi garela esan du. Horrela webgunearen erabiltzaileek kontratu motak, zein alorretakoak diren, enpresa esleipenduna nor izan den, hasierako prezio eta azkenean zenbatean esleitu den, eskaintzetan izandako jaitsierak, epeak, luzapenik edo aldaketarik egon den edo ez, Kontratazio-mahaien aktak eta, oro hr, prozesuari buruzko guztia irakurri eta ezagutu dezakete, kontratu handi nahiz txikietan. Hori guztia webgune honetan dugu eta bertara lasterbideaz baliatuta iritsi zaitezke.

Ondoren, Zallako alkate Javier Portilloren txanda izan da. Honek beraientzat gardentasuna eta partehartzea estretgikoaz izateaz gain elkarren artean loturik dauden gauzak direla adierazi du. Ordezkari honen esanetan, gardentasuna ezin daiteke datuak ematearen ikuspuntu soiletik, horiekin herritarrak motibatu eta horien interesa piztera jo beharra dagoelako, benetan ezagutu ditzaten. Aurtengo legegintzaldian abian jarri dituzten ekimenak eta dituzten baliabideak errepasatu ditu.

Eibarko alkate Miguel de Los Toyosek bere hitzaldia herritarren parte hartzean zentratu du eta Errebaleko orubean zer eta nola egin erabakitzeko jarraitu duten prozesuaren zehaztasunak eman ditu. Bere iritziz parte-hartze prozesuak lantzeko gauza garrantzitsu eta nagusi bi daude: bide horretan zeintzuk gai landuko diren eta prozesua loteslea edo ez izango den ondo eta aldez aurretik zehaztea.

Amaitzeko, esandakoa partekatu eta eskari-galderen txandari leku egin zaio, jardunaldia amaitutzat emateko.Jarraian hizlariek erabili dituzten agiriak uzten dizkizuegu eta baita beren hitzak mp3 formatuan, hainbat argazkirekin batera.


Jardunaldiaren programa
Jardunaldiaren programa
Orduak Irudia Ekitaldia
9:00 - 9:10h
  • foto de Carlos Totorika
9:10h - 9:30h
  • foto de Esther Ibarlucea
  • Eudel: Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea
    • Hizlaria: Esther Ibarlucea
      • Txostena
9:30h - 10:00h
  • Fotografía de José Antonio Fernández Celada
10:00h - 10:30h
  • Fotografía de Javier Portillo
11:00h - 11:30h   Descanso
11:30h - 12:00h
  • foto de Miguel De los Toyos
12:00h - 12:30h
  • imagen genérica de debate
  • Debate
    •  

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo