Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/10

Gabon argiteri sistema jasangarriena piztuko da gaur Ermuan

Ermuan inoiz izan dugun gabon argiteri sistema jasangarriena piztuko dugu gaur Ermuan. Aurtengoan elementu apaingarri gehiago izango ditugu kaleetan eta guztiak ‘Led’ (diodo argi-igorle) teknologiakoak izango dira, horiek kontsumo gutxiagokoak direlarik. Sistema horri esker, iazko kontsumoa %50 gutxituko da aurten, Zerbitzuen alorreko zinegotzi Felix Prolek aditzera eman duenez. Elementuok aldatu eta hobetzeko erabakia bat dator energia aurreztu eta ingurumenaren mesedetan jarduteko azken urteetan jarraitu izan den filosofiarekin. Apaingarriak azkeneko urtean Lanbide Etxean jardun izan duten hamabost gaztek egin dituzte. Gabonetako argiak urtarrilaren 9ra bitartean piztuko dira egunero. Sistema berriari esker energia aurreztuko da, argiak piztuko diren egun-orduak gehiago murriztu beharrik gabe, horiek azken urteetan arrazionalizatu baitira.

Argiak piztuko diren egun orduak Merkatari eta Ostalarien elkarteekin adostu dira. Hori horrela, datozen hogeita hamar egunetan argiak piztuko dira, baina ordutegi ezberdinak aplikatuz. Astelehenetik ostegunerako lanegunetan arratsaldeko 6etatik goizaldeko ordu 1era bitartean piztuko dira. Ostiral, larunbata eta igandeetan goizaldeko 3ak bitartean. Azkenik, jai egun handietan (abenduaren 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1,2, 5 eta 6an) gau guztian eta goizaldeko 8ak bitartean pizturik mantenduko dira. Aurten apaingarri gehiago dago eta horregatik herriko leku gehiagotan jarriko dira.

Gipuzkoa Etorbidean ohiko izaren ordez beste berri batzuek jarri dira. Izarrak apaingarririk jartzen ez diren lekuetan ipini dira. Kaltxangon ‘Urte Berri On’ dioen kartela ipini da, ‘Bakea’ eskatzen zuena ordezkatuz. Azken hau santa Ana uzora eraman delarik. Zubiaurre sei apaingarri berri ipini dira. Santa Ana, aldiz, hiru konposizio berri eta ‘Zorionak’ oparitzen duen kartela. Ongarai auzoak ere elementu kopuru bera du, zorionak esaldiarekin batera. San Pelaion eta Goiko plazan ere beste hainba elementu berri zintzilikatu dira, hiruna hain zuzen. Baldespina Markesaren kalean lorategiak izango dira argiztatuta. Azkenik, esan behar Udal Merkatu plazan ere hainbat elementu jarri direla, elur-oreinak eta oparien kutxak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo