Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/11/06

Ermua eta Debabarrenako hainbat udalek Udalsarea21 erakundeko sariak jaso dituzte

Ermuko Udalak eta Mallabia, Elgoibar, Mutriku, Deba eta Eibarkoek EJko Ingurune eta Lurralde Antolamenduko sailaren eta Udalsarea21 erakundearen sariak jaso berri dituzte, iraunkortasunaren aldeko jarduera ezberdinak gauzatzeagatik. Gure kasuan saria egotzi zaigu aurtengoan iraunkortasuna jorratu zuen ikastaroa antolatu izangatik udaleko langileontzat udalean bertan.

Durangaldeko eta Debabarreneko udalerri horiek “Tokiko Agenda 21eko prozesuak indartzeko Iraunkortasun Batzordeak” eratzeagatik saritu dituzte, jarduera eredugarrien kategoriaren barne. Horren bidez, Ermua, Mallabia, Deba, Elgoibar, Mutriku eta Eibarko udalbatzar berriei eta udal teknikariei Tokiko Ekintza planen inguruko prestakuntza eskaini zaie, horietan jasotako konpromiso, metodologia eta edukietan sakonduz. Honez gain, Tokiko Iraunkortasun Batzordeak sortzeko oinarriak jarri dira, plan hauen exekuzioa bultzatuz. Batzordeok planen jarraipena egin eta horiek betetzeaz arduratuko dira.

Sariak astearte goizean banatu ziren Barakaldoko BECean eginiko ekitaldian. Ermutik bertara joandako ordezkaria Mari Asun Ardanza zinegotzia izan zen, zeinak saria jaso zuen. Eibartik, aldiz, ordezkaritza Jesus Rementeriak izan zuen. Biak Ingurune alorreko arduradunak dira beren udaletxeetan. Horiekin batera Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailaren arduradun Aitziber Kortazar izan zen, aurkezpen lanetan eta proiektuon nondik norakoak azaltzen. Debegesa izan da, hain zuzen ere, ekimen koordinatu duen entitatea.

Ezkerretik hasita Aitziber Kortazar, Mari Asun Ardantza, Idoia Alvarez eta Jesus Rementeria


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo