Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/29

-Praktikaren bidez ikasiz- jardunaldiei esker, LHIK ezagutzeko aukera

Ermua-Mallabiko Lanbide-Hastapenetarako Ikastegiak Praktikaren bidez ikasiz- jardunaldiei hasiera eman die gaurkoan. Ikastegiak azken urteetan ibilitako ikasleen lanak Lobiano Kultur Gunera bildu eta ikusgai jarri ditu. Erakusketa gaur zabaldu da, goizeko ordutegia 10etatik ordu bietara bitartean eta arratsaldez berriz, lau eta erdietatik zazpi eta erdietara zabalik egonen da berriz ere. Bihar bakarrik goizez zabalduko, ordutegi berean. Erakusketan zentroan azken hamarkadan ibili diren ikasle promozio ezberdinak egindako hainbat lan bildu dira. Horrela Lobianoko aretora eskoletan erabiltzen duten materiala eta hainbat makina bildu dira. Estetika eta ile-apaindegi moduluko ikasleek bertaratzen direnei orraztu egiten diete, nahi izanez gero.

Erakusketa honen bidez ikastegiak ikasleek egunerokotasunean egiten dituzten lanak erakutsi nahi ditu eta herriarentzat egin duten ekarpena. Halaber, egunotan, zentrotik hamarkada luze honetan pasa diren ehunka ikasle ermuarrak eta ingurukoak berrelkartzeko aukera izango dute. Ikasleak beraiek izan baitira zentroko protagonistak eta egun, enbaxadorerik onenak.

Bihar egun nagusia izango da

Bihar jardunaldietako egun nagusia izango da. Goizetik hainbat hitzaldi eta aurkezpen izango dira, zentroa ezagutzera emateko helburua dutenak. Programan iragarrita zegoen Hezkuntza Sailburua gurekin izango zela, baina azkenean ez da etorriko, gaur eguerdian ezinezkoa zaiola abisatu baitu. Programa osoa, beheko informazio gehiagoko atalari eginiko lotura zuzenaren bidez eskaintzen dizuegu. Sakatu gainean bertara eraman eta hori ikusi ahal izateko.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo