Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/26

Udako ikastaro trinkoak udal euskaltegian

Udal Euskaltegiak datozen hilabeteetarako antolatu dituen ikastaro trinkoen berri eman du. Euskaltegiak informaziooharra argitaratu eta herrian zehar banatu du. Bertan jasotzen denez, bi dira eskaintzen diren udako ikastaroak, bata, bigarren hizkuntza eskakizuneko proba prestatzeko eta bestea, hirugarren hizkuntza eskakizunaren azterketa prestatzeko. Lehenengoa lau astez jarraian gauzatuko da eta 80 ordu hartuko ditu, astelehenetik ostiralera bitartean, eguneko lau orduko erritmoan. Ikastaro hori ekainaren 16 hasiko da eta uztailaren 11n bukatuko.

Bigarren proposamena ere ikastaro trinkoa bati dagokio eta irailean egingo da, irailaren 1etik 26ra bitartean. Ikastarootan izena emateak 88 euro balio ditu, kasu bakoitzean. Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoek udal euskaltegiko bulegotik pasa daitezke (Teresa Murga eraikineko 2. Solairuan) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 09 25 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo